Balearen Bertsoak Lyrics & Tabs by Benito Lertxundi
Balearen Bertsoak
guitar chords lyrics
Mila bederatziehun da lehenengo urtian
maiatzaren hamalaugarren egunian
Orioko herriko barraren aurrian
balia agertu zan beatzik aldian
Haundia bazan ere azkarra ibilian
bueltaka han zebilen juan da etorian
hondarra arrotuaz murgil igerian
zorriak zeuzkan eta haiek bota nahian
Ikusi zutenian ala zebilela
beriala joan ziran traineruen bila
arpoi ta dinamitak eta soka bila
aguro ekartzeko ez zan gende hila
Bost traineru joan ziren patroi banarekin
Mutil bizkor bikain ta guztiz onarekin
Manuel Olaizola eta Loidirekin
Uranga Atxaga ta Manterolarekin
Baliak egindako salto ta marruak
ziran izugarri ta ikaretzekuak
atzera egin gabe hango arriskuak
arpoiakin hilmzuten han ziran hanguak
Bost txalupa jiran da erdian balia
gizonek egin zuten bai naiko pelia
ikusi zutenian hila edo itoa
legorretikan bazan biba ta txalua
Hamabi metro luze
gerria hamar lodi
buztan pala lau zabal
albuetan pala bi
ezpainetan bizarrak
beste ilera bi
orraziak bezela hain zeuzkan ederki
Gorputzez zan mila ta berrehun arroa
beste berrehun mingain ta tripa barruak
gutxi janaz ez zegon batere galdua
tinako sei pesetan izan zan saldua
Gertatu bat jarri det egiaren alde
hau horrela ez bada jendiari galde
bihotzez pozturikan atsegintsu gaude
gora oriotarrak esan beldur gabe