Itsasoari Begira Lyrics & Tabs by Benito Lertxundi

Itsasoari Begira

guitar chords lyrics

Benito Lertxundi

Album : 40 Urtez Ikasten Egonak basque PlayStop

Itsasoari begira egindako gogoeta batzuk dira
hurrengo bertsoak:
Zazpi mendeko gauean gaude,

gure loreetan sasi.
Irrintzi, oihu, ele ta ulu,
marmario ta garrasi.
Haize enbata, brisa galerna,
gaur garbi, bihar nahasi.
Xake taularen zuri beltzean
arrats gozo, egun gazi.
Ai itsasorik ez bageneuka,
zeri so negarrez hasi?
Gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean.
Adarrak daude ertzetik haruntz,

Gure zuhaitza landatu dugu
amildegi muturrean.
Adarrak daude ertzetik haruntz,
sustraiak, berriz, lurrean.
Bihotz-hesteak estu helduaz,
esku baten ahurrean.
Bertso berriak jartzera noa
bere indar laburrean.
Nola malko bat isuritzen den,
itsasoaren aurrean.
Nola haizeak, ur azalean,
eguzkiaren irteeran.
Nola kaioak, zorabioak,
itsas enbata bezperan.
Pentsatzen nago gu ere berdin
ibiltzen ez ote geran.
Susmoa daukat gure
patua itsasoa ez dan?
Libre ta zabal dugu aurrean,
baina ezin dugu edan.
Heldu herria sustraietatik,
tira eta gora jaso.
Jarri kantauri aurrean eta
mantendu zutik hari so.
Ispilu hortan ikus gaitezen,
herriz-herri, auzoz-auzo.
Zauriak gatzez itxi ditzagun,
malkoak urez eraso.
Sano ta libre, irla txiki bat,
salbatuko gara akaso.
Azken arnasa eman nahi nuke,
eguna hiltzen ari da.
Azken arnasa eman nahi nuke,
bertsoak entzuten dira.
Azken arnasa eman nahi nuke,
kantari nator herrira,
azken arnasa ematen dugu,
eguzkitik eguzkira.
Azken arnasa eman nahi nuke,
itsasoari begira.
Azken arnasa eman nahi nuke,
eguna hiltzen ari da.
Azken arnasa eman nahi nuke,
bertsoak entzuten dira.
Azken arnasa eman nahi nuke,
kantari nator herrira,
azken arnasa ematen dugu,
eguzkitik eguzkira.
Azken arnasa eman nahi nuke,
itsasoari begira.

Like us on Facebook.....
-> Loading Time :0.0049 sec