Larrosa Gorri Gorria Lyrics & Tabs by emon
Larrosa Gorri Gorria
guitar chords lyrics
Enpresa-buru baten alaba naiz
maitasun faltan dagona,
lantokia non daukan badaki baina
ez da horren aita ona.
Gaur lore bat jaso dut,
mamu batek igorria,
sorpresaz ixuri ditut
malkoak eta irria.
Ni etxeko andre gazte bat naiz
nazkatua amantalez,
senarrarentzat denbora badut
niretzako batere ez.
Gaur lore bat jaso dut,
mamu batek igorria,
sorpresaz ixuri ditut
Gaur lore bat jaso dut,
mamu batek igorria,
sorpresaz ixuri ditut
malkoak eta irria.
Gaur lore bat jaso dut
eta zure usaina du,
esker onezko berria,
larrosa gorri-gorria.
Bakarrik bizi den amonatxo bat naiz,
ximurrak dauzkat erortzen,
asko maite dut nire semea baina
ez zait bixitan etortzen.