Berandu dabiltza Lyrics & Tabs by Ruper Ordorika
Berandu dabiltza
guitar chords lyrics
Eguneroko bizitza
ikatza bezelako
labexomorruak
ixurtzen
hasi
zenean,
etengabe
Ottis Redding
badiako
kaian
eseri zen
aideplano eroriei kantatzeko
blues band
ta sagarraren
loreek
blues band
ta sagarraren
loreek
sua hartu zuten
eta niri
odola
hasi zitzaidan
sudurretatik
baldosa txuriko
komuna publikotan
pornografia irakurtzen
ari nintzenean
odoo-odoo
wouoo
Eta alkimistek
txosten bat
eman zuten
argitara plusbaliaren
alde azalduz
erabat,
eta errestaurantetik
bi homosexual
bota zituzten
arrazoi komertzialak
zirela medio,
zirela medio
Bakardadearen
milaka kopia
inprimatu ziren
neguaren ateetan geundelako
eta ene osaba batek
postale bat
izkribatu zidan
STOP
ene urtebetetzea
zelako
STOP
iloba
eta bide batez
bere seguru-
etxea
kontseilatu nahi
zidalako
inoiz ez da jakiten noiz
eta ene maitaleak
telefonoa
jo zidan
kobre zaporeko
maitasunez
gauaren erdian
gauaren erdian
Eta hau dena
eguneroko bizitza
ikatza bezelako
labexomorruak
isurtzen hasi
zenean
etengabe
Gero ernari
gelditu zen
ibaia
zerutik ategabe
jausitako espermaz
Alkandora arrosak,
loredunak,
txuriak,
gorri-beltzak,
multikoloreak
errestan eramanez.
Eta aste berean
ni puta bat naiz
ohiuztatu zuen
ezkontza despedidan
champagne
Olivetti batetan
bere lehen gutun erromantikoa
osatu zuen
sekretaria lotsatiak
Eskaleek
bazpare
trapuzko etxeak
jaso
zituzten
ah, mitxeletak babesteko
Kattagorriek
supermerkatuari
eraso zioten
eh, altxa besoak
nun da intxaur kajafuertia?
Negua heldu zen azkenez
eta antzerrek
V bat egin zuten
zeruan
Dispensariotan
anti-tristezi pildorak
banatu zituzten
ugari
Ejitoko zazpi izurriteen
edizio ugaldu
eta korrejitua usmatuz.
Zoriona
gramoka saltzeari
ekin zioten
trono-aingeru eta kerubinek
Bertute kardinalek
igotze-desnaturala
eman zuten
Erromako boltsan
Mila liburu
erregalatu zituzten
bankuek
ora eta,
bereziki,
labora lemapean
Bainan alperrik zen
berandu dabiltza
eta ez dute ezer lortuko
honezkero
palazioak
lurrera doaz
gartzeletako hormak
pitzatu egin dira
eta gu libro gabiltza
kaleetan
tirantezko galtza laranjak
jantzirik
libro libro