(inbasioak) Lyrics & Tabs by Kerobia
(inbasioak)
guitar chords lyrics
Kristala urdina da eta azala gorria,
edo alderantziz.
Ur tanta unibertsoa da eta eztarri egarritua kometa,
edo alderantziz.
Zure begia gardena da
eta nere begirada puntu marroi zalantzazkoa,
edo alderantziz.
Eguna iluna da eta gaua argia,
eta alderantziz.
Minak hiru kolore tonu ditu:
ezinegona, pena eta bakardadea, eta hori berdin da.
Eta zorionak bi: zu eta ni, eta gainontzekoak.
Hegazkina txuriak
marra txuria da
gaua amaiezinen moduan
Hegazkina txuriak
marra txuria da
gaua amaiezinen moduan
ta aireportuak, urduriak,
argazki obsoleto ¿? bakoitzean
Munduak milaka kilometro ditu
edo hamahiru metro karratu
edo alderantziz
Eta arropa nekez lehortzen da
Eta etxeko patioa urdina bihurtzen da ekainean atsaldeko lauretan
Eta gorri afaldu aurretik
Ekaina kristala da, edo azala, edo berdin da
Topatu gara iskribu makinak saltzen zituzten tailerrean
lanpara zaharrez argitu genuen tekla zapalketa bakoitza,
Inbasio bakoitza
Gauza handiak dira inbasioak
"Nunca juzgaré" idatzi genuen
Eta batek, 'Z' galdu zuen
Jolas ederra da urdina, kometa eta ekaina
Eta hori beti izango da berdin
Gaur sukaldeko irratiak eguraldia albiste eta gero esan digu
"Hasi da inbasioa"
A,
eta gaur ez du euririk egingo
edo alderantziz