Oreka Ezina Zen Indibiduo Baten Azken Pentsamenduak Lyrics & Tabs by Kerobia
Oreka Ezina Zen Indibiduo Baten Azken Pentsamenduak
guitar chords lyrics
Aire erdian mantentzen den
ur bolumen kubiko batetan
salto batez haraino iritsi
ta bertan hondoratzean
hegan egiteko ametsa
bete zezakeela
pentsatu zuen.
"gorputza inerte utzi dut
oreka lortuko zain nago,
geldirik egon ez gero
beheruntz amilduko naiz,
beste aukerarik gabe,
lurra jo besterik ez dago",
pentsatu zuen."
jakin izan bazenu nola den
lurra jo besterik ez dago",
pentsatu zuen."
jakin izan bazenu nola den
horren orekaezina sentitzea,
argitu gabe geratuko da,
tristezi edo zorionaz izan den"
Atlantiko erdian hondoratzen den kristalezko
kubo batean ikusi zuen bere burua
"ez da argirik, hotza dago
baina oraindik arnastu dezaket",
pentsatu zuen.
jakin izan bazenu nola den
horren orekaezina sentitzea,
argitu gabe geratuko da,
tristezi edo zorionaz izan den"
argitu zuen.