Egunon Lyrics & Tabs by Glaukoma
Egunon
guitar chords lyrics
Egunon esan du eta eguzkia sartu da.
Ezkutatu da damutu beharraren ardura.
Mamuen mundura bueltatu da azkenean,
inpernutik pasata helduko da zerura.
Maite ditu kalamua, espuelak eta aitzurrak.
Maite ditu tarimara igo aurreko dudak.
Erotzen da gauak jarritako amua irentsita,
erortzen da ez bazaude bizitzari itsatsita.
Etsita, ohetik jeiki ezinda, begiak itxita,
gainbeheraren irudia iraganari eutsita.
Utzita, hautsita, barrenean istiluak,
non daude behar direnean kontakatiluak?
Atzo dana argi baino gaur dana da inkognita,
galderak daude orain baieztapenak zeuden tokitan.
Atzo dana guay, atzo dana oso polita,
Atzo dana argi baino gaur dana da inkognita,
galderak daude orain baieztapenak zeuden tokitan.
Atzo dana guay, atzo dana oso polita,
pero el puto clavo nadie te lo quita.
Kostata baino jeikita, abitu da komunera presaka,
bihotzean tiritak ta garunean resaka.
Tristuraren besarkada, begitan bi malko,
entzun nahi ez duena ispiluak esan diolako.
Berak baietz, prest daola,
but what a nice thing Ballantines ta Cocacola.
Alkoholaren autopistak peajea kobratzen du,
zalantzak eta ajea gainetikan ezin kendu.
Ezin lehertu, ezin gerturatu ganoraren atarira,
ez dute gonbidatu kontrolaren hitzaldira.
Konbinatuen egarri da, edan nahi du tragoz bizitza osoa,
baino basoan ez zaio kabitzen itsasoa.
Nerbioek dute janda, azkenenengo kanutoa
zenbagarrena izan da?
Arkada batek gogora atzoko azken kaladak,
goizeko ordu txikitan nahiago ditu baladak.
Sounds like Babylon arriving to town,
like drunk man full and falling down,
like checking on the microphone is on.
Dutxatik atera da negarrez ta dardarka,
jaboiak ez ditu garbitu azal barruko markak.
Nabaritu dezake orain euforiaren karga,
tabernetan koadrilan ta galbanetan bakarka.
Izerdi hotzetan blai, ez dira ordu leunak.
"Egunak alde egin dio", dio Erloju Deunak.
Dagoeneko, arropak janzteko ere ez da gai,
ez du nahi baino besarkatu behar du komuna.
Belauneko, sabela ustutzeko asmoz,
bart hartutako trago danak batera datoz.
Eztarritik pasa zaio gautxorien kondena,
gaur jaio balitz bezela ikusten du dena.
Bere buruari beteko ez duen hitzarmena,
denek esaten dutena: atzokoa azkena.
Zentzudun ahots bat entzun du ozen: "Ai seme!
Ostegun Gizena ta gero beti da Ostiral Mehe!"
Sounds like...
Badakik MC, bizitzaren ostikadetatik ihesi.
Neurri gabeko gauetatik ezin jeitsi.
Euri gabeko egunak ez dituk merezi.
Benetako lagunak galtzen ez dik utzi.
Zorionaren atzetik atzo, gaur eta etzi,
tabernak ikusi behar dituk itxita.
Etxera joateko ordua ez zaik iritsi ta
kaleak zeudek hire barrenak lez bustita.
Poltsikoak hutsik ta mingaina hitzez josita,
bihotzaren biguina dek zauritan.